
Musika zaleek ederto pasatzeko aukera izango dute gaur iluntzean. Izan ere, BOC folk musika talde Mallorcarra igoko da Astrako taula gainera, 21:45ean.
Taldeak 2012an kaleratu zuen lehen diska, eta 2013ko azaroaren amaieran bigarrena. Hala, azken diskoa aurkezten izango dira Gernika-Lumon.
Taldekideek zenbait sari ere irabazi dituzte dagoeneko. Besteak beste, Huescako (Aragoi) Iberi@Folk lehiaketa, eta Ermuako Folkez Blai lehiaketa. Bestalde, Ortigueira (Galiza) musika zelta jaialdiko finalistak ere izan ziren iaz. Ortigueirakoa Europako folk jaialdi garrantzitsuenetakoa da.