
Euskal oiloa, Mendatako azokan /Endika Urlezaga
Hamazortzigarrenez, nekazal azoka hartuko du Mendatak, domekan. Bereziki hegaztiei zuzendutakoa izango da aurtengo edizioa. Hala, euskal oiloen ekoizleak ere izango dira bertan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oiloen bost arrazak eramango dituzte Mendatara, erakusteko: oilo zilarra, lepasoila, marraduna, beltza eta gorria. Guztira 120 kaiola izango dira Mendatako azokan, baita hegaztientzako zabalguneak ere.
Baserri giroa izango daa nagusi Busturialdeko herri horretan, 09:00etatik aurrera. 30 postu ipiniko dituzte.
Zer jan ere ez da faltako Mendatako nekazal azokan. Izan ere, txarria erreko dute burduntzian, eta pintxoak egingo dituzte. Eta idien arteko desafioak jarriko dio azokari emozio puntua. Herriko probalekuan, Paresiko Iturbe Anaien idi uztarri bikoitzak Iñigo Aurrekoetxea loiutarraren, uztarri hirukoitzarekin neurtuko ditu indarrak, 2.200 kiloko harriagaz