
Herriko tabernetan itsulapikoak ipini dituzte eatarrek, inguruko bizilagunek zein kanpotik datozen bisitariek beren ekarpena egin dezaten. Ean, Natxituan eta Bedaronan 869 biztanle daude, hortaz, gutxienez, 869 euro bildu gura dituzte.
Bildutako dirua EH Bilduk Gipuzkoan hasi zuen laguntza kanpainari batuko zaio. Horrela, besteak beste, anestesiatzeko makina bat eta bestelako azpiegiturak erosteko erabiliko dute denen artean bildutako dirua.
Botika bilketa
Udan zehar ere palestinarrekiko hainbat elkartasun ekintza egin dituzte Ean. Besteak beste, botiken eta osasun materialen bilketa, Palestinako bandera hondartzako mastan jarri, eta elkartasun mezuak herriko hainbat lekutan ikusgarri ipini dituzte.