
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, irailaren 29a arte aukez daitezke Urriko Azken Astelehenean txosna jartzeko eskaerak. Gaineratu dutenez, helbide soziala herrian duten taldeek parte hartu dezakete zozketan. Modu berean, Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan izena emanda egon behar dira parte hartu nahi dutenek. Zozketa, urriaren 2an egingo dute, udaletxeko batzar aretoan, 13:00etan.
Salmenta postua jartzeko eskaerak, bestalde, urriaren 10era arte egin daitezke. Inprimakia
udal webgunean eskuratu dezakete interesatuek. Datu guztiak beteta, Udal Erregistroaren bulegoetan entregatu behar da eskuorria, 08:00etatik 13:00etara.