
Gaurtik aurrera, antxoa berriro harrapatu ahal izango dute arrantzaleek, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. Espainiari dagokion kuotatik 2.000 tona arrantzatu gabe daudela argudiatu du Madrilek. Baxurako arrantzaleak erabaki horren aurka agertu dira. Horien arabera, administrazioak ez die aurre egin “gutxiengo baten presioei”. Erabaki horrek bakarrik arrantzale galiaziarrei mesede egiten diela, eta 2015eko kostera ere arriskuan jartzen duela argudiatu dute”.Euskal arrantzaleek Madrilek atzera egingo duela espero dute.
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak erabakia salatu du. Bere Facebook kontuan azaldu duenez, hitzartutako kuotetan aldaketak dakartza horrek, 2015ari dagokion kuotaren zati bat 2014an baimendu dutelako. Gainera, gogoratu du antxoa udaberriko espeziea dela, eta, beraz, ez direla errespetatzen hori arrantzatzeko adostutako epeak.
EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Joseba Agirretxeak neurriari buruzko azalpenak eskatuko ditu, egaztenean, Espainiako Gobernuaren kontrol eztabaidan.