San Martin auzoko etxebizitzak eraisteko obrak hasi dituzte
https://www.youtube.com/watch?v=47gha4HKTLY
San Martin auzoan baimendutako kota baino gorago eraikitako Babes Ofizialeko Etxebizitzak ersaisteko lanak hasi dituzte. Gernika-Lumoko epaitegiak geldiarazi zituen obrak, 2010. urtean. Babes ofizialeko 38 etxebizitzako eraikinak baimendutakoak baino bi pisu gehiago dituelako eman zuen agindua epaileak, eta pisu horiek eraisteko agindu zuen 2011. urtean. Orain, obra hori egiteko lanak hasi dituzte.
Lanak bideratuta, hurrengo hilabeteetan amaitzea espero dute, babes ofizialeko etxebizitza horiek esleitu ahal izateko.