Osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta, bi gizon atxilotu dituzte Gernikan
Atzo, domekaz, atzeman zituzten bi gizonezkoak, 20:00ak aldera. Gazte batek eskatuta, auto bat autobusen geltokian geratu zela ikusi zuen Ertzainen patruila batek. Polizia ikustean, baina, autoak alde egin zuela azaldu du Segurtasun Sailak, eta ertzainak hari segika hasi zirela. Autoa geldiarazi eta miatu egin zuten poliziek. Jakitera eman dutenez, marihuana buruak zituzten poltsak atzeman zituzten ertzainek, eserleku baten azpian. Guztira 500 gramo marihuana zutela azaldu du Ertzaintzak. 39 eta 41 urteko gizonezkoak atxilotuta eraman zituzten, osasun publikoaren kontrako delitua egitea leporatuta.