
Atzo etxean jokatu zuten Lagun Onak-en kontra eta 3-1 irabazi zion. Etxekoen lehen gola Aimarrek egin zuen 23.minutuan penaltiz. Bigarren zatiko 51.minutuan Etxabek sartu zuen gernikarren bigarren gola. Handik lau bat minutura, 2-1-ekoa egin zuen Anderrek penaltiz. Halaber, etxekoen hirugarren gola Aimarrek sartu zuen 76.minutuan.
Bestalde, zapatuan Bermeotarrek Arenasen kontra jokatu zuten denboraldiko hirugarren jardunaldiko partidua. 5-0 galdu zuen Bermeoko taldeak. Lehen zatia 2-0 amaitu zen; 29.minutuan Zabaletak egin zuen etxekoen lehen gola, eta hamar minutu beranduago Bergarak egin zuen bigarrena. Bigarren zatian, partidua borobiltzera irten ziren Arenaseko jokalariak, eta 59. minutuan Ramosek egin zuen 3-0-ekoa. Ibaik sartu zuen Arenas-ekoen laugarrena, 71.minutuan, eta partidua amaitzeko gutxi falta zela, 89.minutuan Yartuk sartu zuen 5-0-ekoa.
Hain zuzen ere, Arenas da Hirugarren mailako laugarren multzoko liderra bederatzi punturekin. Santurtzi bigarrenak ere puntu berdinak ditu. Gernikak, sailkapenean aurrera egin du eta lau punturekin hamargarren dago. Bermeo, berriz, hamazazpigarren dago hiru punturekin.