Irujo eta Titin aurrez aurre izango dira Bermeoko Artza frontoian, gaur
Andra Mari eta San Eufemia jaien barruan, Irujok eta Rezustak Titinen eta Zabaletaren kontra jokatuko dute, gaur (hilaren 8a). Pilota partida handia izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Hala, zaleek kirolarien abileziagaz gozatzeko aukera izango dute.
Pilota jaialdia 18:00etan hasiko da. Lehen partida horretan, Retegi Bik eta Larrinagak osatutako bikoteak Jaunarenaren eta Tolosaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Ostean Irujo, Rezusta, Titin eta Zabaleta kantxaratuko dira.