
Getxoren Aurka jokatutako neurketa 28-19 galdu zuen Gernika-Lumoko errugbi taldeak. Partida galdu arren, baina, zaleak gustura geratu ziren taldeak egindako jokoagaz. Hala, itxaropentsu daude ligako lehen neurketari begira. Hain zuzen, asteburuan jokatuko dute 2014-2015 denboraldiko lehen partida ofiziala.
Lehen zatia oso orekatua zian zen. Getxoztarrak aurreratu ziren 7-0, baina basurdeek partida berdintzea lortu zuten. Bigarren zatian, baina, Getxo hobeto zelairatu zen, 21 puntuko aldea lortuz.
Bigarren zatiko 20. minututik aurrera, basurdeek joko hobea egin zuten, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten, bi entsegu eginez.