
Anton Erkorekak emango du berbaldia
Bihar (irailak 4) emango du gaixotasunei buruzko hitzaldia Anton Erkoreka mediku eta EHUko irakasleak. Hain justu, 19:00etatik aurrera emango ditu azalpenak.
Lurgozok antolatuta, egungo zenbait gaixotasun izango ditu berbagai Erkorekak. Modu berean, gaixotasun horiei zelan aurrea hartu ere azalduko du. Besteak beste, minbiziaz, kutsaduragatik sortutako gaixotasunez, infekzioez eta gaixotasun kulturalez ariko da mediku eta irakaslea.