Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Kirola

Jeitsiera play-offetik ihes egin du Urdaibaik, baina ez ditu azken bi estropadak lehiatuko

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/09/01
Urdaibai Bilbo Hiria banderan

Urdaibai Bilbo Hiria banderan

Asteburu gazi-gozoa izan da Urdaibairentzat. Bermeotarrek jeitsiera play-offetik ihes egitea lortu zuten, baina azken bi estropadak  (Bermeoko bandera eta El Corte Ingles bandera) lehiatzeko ohoreak ihes egin zien Hala, kostaldekoak ez dira ariko etxeko estropadan. Zaila zen Urdaibaik zortzigarren postura arte salto egitea, baina izan bazeukan aukera txiki bat, eta balentria lorzeko asmoz ureratu ziren bertokoak. Azkenean, baina, jeitsiera play-offa ekiditeagaz konformatu behar izan zuen Urdaibaik. Asteburuko estropadak kontuan hartuz gero, kostaldekoek 75 puntugaz amaitu dute TKE Liga, hamargarren postuan sailkatuz. Txapelketa -95 puntugaz hasi zuten bertokoek. Hala. maila ederra eman dute denboraldian zehar, lau bandera irabaziz eta Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak eskuratuz. Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzaileak dioenez, “helburu nagusia bete dugu, kategoriari eustea baitzen helburu nagusia”. Aurtengo denboraldia liga irabazteko helburuz prestatu zuten hasiera batean, eta ekainean jasotako erabakiak erronka berria ipini zien esku artean. “Bagenekien liga irabazteko beharrezko diren ia puntu berdinak eta errendimendu maila bera eman behar genuela. Estropadaz estropada lan handia egin dugu, eta arraunlariek erakutsitako jarrera, indarra, kalitatea eta mentalitatea asko baloratzen ditut”. Halaber, zaletuek uda guztian zehar erakutsitako babesa ere nabarmendu du. “Pena” apur bat badute, etxeko estropadan babes hori eskertzeko aukera izango ez dutelako. Baina, Salsamendiren berbetan, “gu lehiatu ez arren, Bermeoko herriak, orain arte erakutsi duen moduan, arrauna maite duen herria dela erakutsiko du orduan ere”. Jeitsiera play-offeko postura, bestalde, Astillero (Kantabria) erori zen, 73 puntu lortuta. Kantabriarrak, baina, ez dira play-offean lehiatuko, ziurtatuta baitute leku bat TKE Ligan. Ligako arauek diotenez, autonomi erkidego bakoitzeko talde batek egin behar du arraunean, gutxienez. Hala, Pedrena (Kantabria) mailaz bajatuko denez, Astillero da Kantabriako ordezkari bakarra, eta ezin da mailaz bajatu. Balentriatik hurbil Urdaibaik azken bi estropadak lehiatzeko balentria hurbil izan du. Zierbena zortzigarren sailkatuak 80 puntu lortu ditu, Bermeokoei bakarrik bost ateraz. San Pedro bederatzigarren sailkatuak, berriz, Urdaibaik baino hiru puntu gehiago eskuratu ditu. Bestalde, hurrengo hitzordua Kontxako bandera izango da. Eguenean egingo dute sailkatze estropada. Urdaibaiko arraunlariek, beste urte batez, bandera irabazteko lehian egon nahi dute. “Badakigu lan asko, arraunean asko egin beharko dugula eta ilusionatuta gaude. Aurreko estropadak bezala, hau ere burubelarri prestatzen gabiltza eta Kontxak eskatzen duen errendimendua emateko prest gaude”, esan du Urdaibaiko entrenatzaileak. Bermeotarrez gain, Orio, Hondarribia eta Kaiku dira faboritoak. “Kaiku da ustez behintzat Kontxarako indar gehien gorde dituena”.
Urdaibai Bilbo Hiria banderan
Urdaibai Bilbo Hiria banderan

Urdaibai Portugaleteko banderan
Urdaibai Portugaleteko banderan

 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.