Otegiren seme-alabak, saria hartu ostean
Dignidad y Justicia elkarteak (DyJ) Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren aurka jarritako salaketa baztertu zuen Santiago Pedraz epaileak hasira batean; eta, orain, Pedrazen erabakiari DyJk jarritako helegitea ere atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala, kasua artxibatzea erabaki dute Zigor Salako epaileek. Fiskaltza ere kasua ixtearekin ados zen. Diotenez, ezin froga daiteke Arnaldo Otegi “ekintza terroristak burutu izanagatik” saritu dutenik. Aitzitik, bakearen eta berradiskidetzearen alde ideia ezberdinak batzeko egindako lanagatik saritu zutela ulertu dute Auzitegi Nazionaleko epaileek.
2013ko apirilaren 26an eman zion Gernika-Lumoko Udalak Arnaldo Otegiri Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Saria. Berarekin batera, PSOEko buruzagi Jesus Egigurenek ere hartu zuen saria.