Urdaibaiko arraunlariak joan den asteburuan Hondarribin (Gipuzkoa) lortutako garaipena ospatzen
Liga -95 punturekin hasi arren, Urdaibaik 55 puntu positibo dauzka sailkapen orokorrean dagoeneko. Pedreña TKE ligako azken sailkatua aspaldi utzi zuten atzean bermeotarrek, baina jeitsiera play-offa ekidin nahi izanez gero, beste pauso bat eman beharko du bertoko arraun taldeak, asteburuan. Azken jardunaldietako bilakaera kontuan hartuz gero, normalena, play-off postutik alde egite izango litzateke. Horretarako, hala ere, Urdaibaik ezin du hutsik egin asteburuko bi estropadetan. Gutxienez 20 puntu inguru lortu beharko lituzkete bermeotarrek, talde bat aurreratzeko. Izan ere, Astillerok 62 puntu dauzka eta San Pedrok 64 puntu.
Zaila izan arren, bermeotarrek ligako azken bi estropadak jokatzeko aukera txiki bat ere izan badaukate. Azken bi estropadak (Bermeokoa eta El Corte Ingles bandera) ligako lehen zortzi sailatuek bakarrik lehiatzen dituzte. Hala, Astillero, San Pedro eta Zierbena aurreratu beharko lituzke bertoko taldeak, estropada horietan parte hartzeko. Zierbena zortzigarren
sailkatuak 70 puntu dauzka. Hala, talde horren aurretik sailkatzeko, Urdaibaik hamabost puntu atera behar dizkio. Zortzigarren postura igotzeko, baina, Astillero eta San Pedro ere aurreratu behar dituzte bertokoek. Horiei aurrea hartzea, baina, errezagoa izango da.
Liga guztian lehen txandan arraunean eginda ere, bermeotarrek maila ederra eman dute 2014an. Liga hasieran jarritako zigorrik barik, Urdaibaik 150 puntu izango lituzte sailkapen orokorrean. Hortaz, hirugarren sailkatua izango litzateke Bermeoko taldea.
Bihar (abuztuaren 30a) Portugaleteko bandera jokatuko dute Urdaibaikoek, 18:00etatik aurrera. Etzi (abuztuak 31), bestalde, Bilbo Hiria bandera lehiatuko dute, 12:00etan hasita.
Sailkapena
- Hondarribia 161 puntu
- Orio 153 puntu
- Kaiku 134 puntu
- Cabo da Cruz 95 puntu
- Koxtape 93 puntu
- Tiran 87 puntu
- Portugalete 87 puntu
- Zierbena 70 puntu
- San Pedro 64 puntu
- Astillero 62 puntu
- Urdaibai 55 puntu
- Pedreña 17 puntu