Gernika eta Bermeo futbol taldeek denboraldiko bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Hirugarren mailako estreineko jardunaldian bertoko taldeek ez zuten garaipenik lortu. Hain justu, Gernikak berdindu egin zuen Alaves Bren aurka, eta Bermeok galdu Erandioren kontra.
Busturialdeko bi taldeek etxeko zaleen babesetik urrun lehiatuko dira bigarren jardunaldian. Bermeok, esaterako, Amurrioren zelaian jokatuko du, bihar (abuztuak 30), 18:00etan. Gernikak, bestalde, Portugaleteren zelaian neurtuko ditu indarrak, etzi (abuztuak 31), 11:30ean. Asteburuan, denboraldiko lehen garaipena lortzeko aukera izango dute.
Jardunaldi bakarra jokatuta, Gernika da Busturialdeko talderik hoberena puntu bakarragaz. Hain zuzen, hamabigarren sailkatuak dira. Bermeok aldiz, ez zuen punturik batu lehen jardunaldian, eta hamazazpigarren sailkatuak dira.