Zazpi mirari naturalen izendapena jaso du Bermeoko Gaztelugatxek
Zazpi mirari naturalen artean jasotako izendapenaren aitortza hartu zuen atzo (uztailak 16) Gaztelugatxeko San Juanek. Hori ziurtatzen duen plaka jaso zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek Gaztelugatxen bertan. Espainiako estatu mailan zazpi mirari naturalak izendatzeko lehiaketa abiatu zuten maiatzaren 28an; ordutik ekainaren 8ra, herritarrak botoa ematen aritu ziren. Guztira, 20 toki naturalek parte hartu zuten lehiaketan, eta guztien artean Gaztelugatxek jaso zituen boto gehien.