
Argazkia: Maider Celada
Bermeoko arraun taldea Galizako uretan nagusitu zen, joan den zapatuan. Baldintza meteorologikoak zirela eta, estropada ikusgarriaz gozatu ahal zian zuten arraun zaleek. Izan ere, patroiei asko kosta zitzaien trainerua gobernatzea. Gorka Aranberri Bermeokoen patroiak estropada amaiera jakinarazi zuenez, “itsasoa oldarkor” zebilen, eta haizeak albotik jotzen zuen. Hala, patroi lanak egiteko baldintzarik zailenak zirela azaldu zuen. “Irabazteko gogoa geneukan eta azkenean lortu dugu helburua” esan zuen.
Urdaibai lehen txandan atera zen. Ez zuen izan ohorezko txandako taldeen erreferentziarik izan, baina ez zituen ezta behar izan ere. Inork ere ezin izan zuen bertokoen denbora hobetu. Orio izan zen bermeotarrengandik gertuen ibili zen taldea, baina, azkenean, bost segundu galdu zituen helmugan. Azken luzean, bi taldeak parean ibili ziren zenbait momentutan, baina Urdaibaik hartutako azken olatuak garaipena eman zien bertokoei.
Domekan, bestalde, Urdaibai bigarren sailkatu zen Orioren atzetik. Azken luze ikaragarria zian zen domekakoa ere. Izan ere, orduko horretan ohorezko txandan aritu ziren bi taldeak. Orio bi segunduko aldeagatik nagusitu zen.
Asteburuko estropadak jokatuta, Urdaibaik azken postuan jarraitzen du sailkapen orokorrean. Epaileak jarritako zigorra dela eta, -61 puntu dauzkate bertokoek.
-
-
Argazkia: Maider Celada
-
-
Argazkia: Maider Celada