Asiako liztorren izurriari aurre egiteko deia egin dute erlezainek
https://www.youtube.com/watch?v=RSZsN_sUP5k
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Erleak jaten dituzten Asiako liztorren izurria dagoela salatu du Bizkaiko erlezainen elkarteak. Busturialdean, hain zuzen, batez ere Bermeon sortu dituzte liztorrek kalterik haindienak. Bizkaiko erlezainen elkarteko kide da Padro Narbarte bermeotarra, eta beraiei erleen kutxa bi jan dizkiete liztor arrotz horiek. Bermeon, Arranotegin, Almikan, San Andres auzoan, Tribisen, Mañun eta Arenen atzeman dituzte liztorrak; baina baita Busturian ere, San Bartolome auzoan.
Gizakiarentzat ez da arriskutsua, baina bai erlezainentzako. Hori dela eta, izurriari aurre egiten laguntzeko eskatu diete herritarrei. Horretarako, zerbeza baltza, ardo zuria eta arandano goilarakada baten nahastea plastikozko botila batean sartzea nahikoa dela esan dute. Vespa velutina, vespa crabro eta vespula mediana izeneko liztorrak dira Bermeon hil dituztenak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.