Herritarrei izapide administratiboak errazteko hitzarmena sinatuko du Gernika-Lumoko Udalak
EAJren udal taldeak aurkeztutako mozioa aho batez onartu, eta gernikarrei izapide administratiboak udal erregistroan egitea ahalbidetuko dien hitzarmena sinatuko du Gernika-Lumoko Udalak. Hala, herritarrek, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendutako dokumentuak udal erregistroan aurkeztu ahal izango dituzte. Hitzarmena sinatuz gero, toki erakundeek beraien erregistroetan jasoko dituzte Jaurlaritzatik zuzendutako mota guztietako idazkiak. Ondoren, udalek Jaurlaritzara bidali beharko dituzte izapideak.