Foruarrek irteera gastronomikoa egingo dute Harora
Uztailaren 12an egingo dute irteera gastronomikoa, baina interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena. Hain zuzen hilaren 10ean zarratuko dute apuntatzeko epea. Udaletxean edo kultur etxean eman behar da izena 35 euro ordainduz.
Foruarrak 09:30ean aterako dira udaletxe aurreko plazatik. Goizean Ramon Bilbao upategia bisitatuko dute, lunch-a jaten duten bitartean. Bazkaria, bestalde, Haroko Vega jatetxean jango dute bildutakoek.