Floresek bigarren egin du Euskadiko txapelketan Plentziako Triatloian
Gernikarra lehenengoarengandik 24 segundura heldu da helmugara. Hain zuzen ere, Jon Unanue izan da irabazlea 33 minutu eta sei segunduko denborarekin. Hirugarren Mikel Ugartek amaitu du.
Bestalde, emakumezkoetan Irati Mendia izan da txapelduna, 38 minutu eta 24 segundurekin. Irene Loizatek amaitu du bigarren postuan, Mendiarengangik hamar segundutara. Hirugarrena Usoa Ostolaza izan da 38 minutu eta 56 segunduko denborarekin.