
Gona berri bat jarri dute ikusgai museoan
Museoak jakinarazi dutenez, historiaurreko gela berritu dute, eta pieza berri bat jaso dute dohaintzan. Egokitzapenak eginez, Euskal Herria Museoak etengabeko mugimenduan jarraitzen duela deritzote arduradunek, ondare kulturalaz gozatzeko aukera ugari emanez. Hala, iraunkor hitzaren mugak gainditzen ditu museoak.
Historiaurreko gelari dagokionez, arte higikorraren zein ez-higikorraren aztarnategi prehistorikoen Euskal Herriko mapa eguneratua bisita dezakete interesatuek. Modu berean, hiru piezaren erreprodukzioak ere jarri dituzte ikusgai. Hain justu, Antoliña Kobeko (Bizkaia) erreka harri bat, Ekaingo (Gipuzkoa) plaketa bat, eta Torreko (Gipuzkoa) hezur bat daude ikusgai. Kalitate handiko argazkiak ere jarri dituzte.

Bestalde, museoak pieza berri bat jaso du dohaintzan. Hain zuzen, Nerea Gotik XIX. mendeko gona bat eman dio museoari. Gona beltz dotorea da; burgesiak erabiltzen zituenaren antzekoa. Garaiko jakatxo bat ere badarama jantziak. Museoak Gotiren eskuzabaltasuna nabarmendu du; orain, dohaintzan emandako pieza horretaz gozatzeko aukera izango baitute bisitariek.
Uztaielan eta abuztuan 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era zabaltzen dute Euskal Herria museoa, astelehenetan salbu.