
Zapatuan Markina-Xemeingo taldeari nagusituta, BBK Herriarteko txapeldunak dira Gernika-Lumoko taldeko pilotariak. Hiru mailetatik bitan irabazi zuten Arkupekoek.
Kadeteen partidua galdu zuen Gernika-Lumoko taldeak. Josu Agirremalloa eta Aimar Ibarlozak osaturiko bikoteak 13-22 irabazi zieten Alexis Arrizabalagari eta Aitor Pascuali. Bigarren norgehiagokan, gazteetan, Aitor Etxebarriak eta Mikel Esainek erakustaldia eman zuten Jon Zubikarai eta Mikel Urizarren kontra, 22-15 irabaziz. Nagusietan Jon Bilbao eta Aitor Irusta 22-11 nagusitu zitzaizkien Andoni Malaxetxeberria eta Kepa Kastillori.
Asteburu honetan Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute gernikarrek, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunen kontra.