Geologia esperimentala landuko dute umeek bihar, Santimamiñen
Tailer berezia antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak biharko. Geologia esperimentala lelopean, tailerrean parte hartzen duten umeek kobazuloak nola sortu ziren ikasi eta kaliza arrokaren berezitasunak desberdintzen ikasiko dute. Tailerrean, lehertzen den sumendi bat sortu beharko dute umeek, eta nork bere lana etxera eramango du.