
Azken bi urteetan Marko txakolinak irabazi du lehiaketa
Domekan (uztailak 6) egingo dute bertoko txakolinen hemezortzigarren dastaketa Foruako Eleizalde auzoan. Muinogorri elkarteko kideek jakinarazi dutenez, eskualdeko hamabost ekoizle inguru batuko dituzte. Hala, bertoko ardoak dastatzeko aukera paregabea izango dute herritarrek.
Urtero bezala, lau dastatzailek Urdaibaiko txakolinik hoberena aukeratuko dute. 10:00etan hasita bertoko ardo guztiak probatu beharko dituzte. Sari banaketa, 13:00ak aldera egingo dutela iragarri dute. Irabazle bakarra egongo da, baina ekoizle guztiek jasoko dute opariren bat. Azke bi urteetan Marko txakolinak irabazi du lehiaketa.
Herritarrek, bestalde, 12:00etatik aurrera dasta ditzakete txakolin mota desberdinak. 15:00ak arte, txakolina eta pintxoak izango dira dastagai.