
Gaudeamus koraleko kideak Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurreneko ekitaldi baten
Barikuan (uztailak 4), esaterako, kontzertu korala hartuko du Lumoko San Pedro elizak. Hain zuzen,
Damen Kantak kontzertua eskainiko dute Gernika-Lumoko Gaudeamus koralak eta Ondarroako Unanue Kamara koralak. Zuzendaria Julia Foruria izango da, eta 20:30ean hasiko da ikuskizuna. Sarrera doakoa da.
Zapatuan (uztailak 5) bestalde, Mabel Millan gitarrista gazteak joko du Elai Alai aretoan. Millanek Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak antolatutako gitarra-jole gazteen lehiaketa irabazi zuen, eta haren abilezia erakutsiko du Gernika-Lumon. 20:30ean emango diote hasiera kontzertuari. Sarrera doakoa da.