
Kultura egiteko beste modu bat dela dio alderdi politiko horrek: “herritarrak eta erakundeak batera joan daitezkeenaren seinale”. Elkarlanak eta herritarren inplikazioak lor dezaketenaren seinale da Pasileku proiektua, “iksupegi desberdinak ditugunon aretan ere, adostasunak bila ditzakegularen seinale”.
Izan ere, udal talde politiko guztien ordezkariak, herritarrak, taldeetako partaideak.. Denak batera aritu dira Pasealekuaren etorkizunari buruzko hausnarketa lan horretan; eta, elkarlan hori, Sorturen iritziz, “gauza handia izan da”. Gernika-Lumon hainbat izan dira burutu diren parte hartze prozesuak; “baina, oraingoan, lehenengo aldiz, udal ordezkariak eta herritarrak gure herrian hain garrantzitsua den Pasealekua marrazteko elkarlanean aritu gara”, dio Sortuk. Haren iritziz, horrelako proiektuek laguntzen dute politika, herrian, herri politika bihurtzen. Horregatik, parte hartze prozesua parte hartu dutenak zoriondu ditu alderdi politikoak.