
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu du Gernika-Lumoko udalbatzak aho batez, lau urterako. Euskara Batzordean landu duten plan horrek hiru helburu estrategiko batzen dituela azaldu du Espe Uriarte Euskara zinegotziak: euskararen jabekuntza, erabilera eta euskara elikatzea. Hiru helburu horiek lortzeko, gainera, urtean-urtean ekintza konkretuak lotuko ditu Gernika-Lumoko Udalak.
Era berean, udal aurrekontu orokorretik euskarak orain arte izan duen zenbatekoa datozen urteetan ere mantentzea eskatu du Euskara zinegotziak, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamenarekin batera.