Denboralearen ondorioz sortutako kalteak konpontzen hasi da Ibarrangeluko Udala
Neguko denboralearen ondorioz Ibarrangeluko hainbat tokitan izandako kalteak konpontzen hasi da Ibarrangeluko Udala asteon. Hain zuzen, Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak jakinarazi duenez, «Lagako hondartzako bide publikoan eta Laidako plazotxoko argiterian eta kanping aurreko ibilbide txikian» ari dira lanok egiten, besteak beste. Lan horiek burutzeko, guztira, 34.000euroko aurrekontuaz baliatu da udala; horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, 24.200 euroko laguntza izan du.