Urteetako ohiturari jarraiki, hasi dituzte dagoeneko udako nekazal azokak Busturian. Gaur izan da horietan lehena, eta irailera bitartean, eguaztenero batuko dira Axpe auzoko plazan (udaletxe ondoan) nork bere etxeko produktu ekologikoak saltzeko. Hala, bertaratzen denak patatak, porruak, azenarioak, letxugak, kipulak, piperrak, tomateak, gazta, indabak eta beste hainbat izango ditu eskura. Ganera, saltzaileek azaldu dutenez, irailean, udako nekazal azokak bukatzean, Enrike Arzubiagaren eskultore bat zozkatuko dute erosleen artean. Zozketa horretan erosketa egiten duen orok parte hartu ahalko du, azokan bertan dauden papertxoetan datuak jarrita.