
Asteon jarri du martxan Sukarrietak Mediku eta Kontsultategi zerbitzua Ander Deuna enparantzan dagoen lokalean. Udalak jakinarazi duenez, uztailean eta abuztuan egun guztietan egongo da zabalik kontsulta, 08:00etatik 13:00etara; gainontzeko hilabeteetan, berriz, 08:00etatik 11:00etara emango dute aipatu zerbitzua. Sukarrietako kontsultategi berrian, hain zuzen, oinarrizko arreta zerbitzua izango du eskura herritarrak. Aurrerantzean, beraz, Sukarrietako bizilagunek ez dute herritik atera behar izango medikuenarengana joateko.