
2012an ere mural horiek jarri zituzten herriko hainbat lekutan, Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Lan horiek munduko leku desberdinetako umeek egin dituzte. Gernika-Lumoko ikasleez gain, Canadako, Japongo, Ginea Berriko, Indiako, eta Austriako gazteek parte hartu zuten egitasmoan, eta horien lanak daude ikusgai herriko zenbait gunetan. Jakinarazi dutenez urriaren 27a arte izango dira ikusgai muralak.
Lanak udal euskaltegian, Bakeraen Museoan, kultur etxean, Merkatu Plazan, eta Allende Salazarren eta La Merced ikastetxeetan jarri dituzte. Muralok 3,5 metro dituzte altueran eta 7,8 metro zabaleran. Erakusketa Japonen sortu zuten
Kids Guernica proiektuaren barruan. Bakearen kultura sustatzeko helburuagaz abiarazi zuten proiektua, Hiroshiman bonba nuklearra bota zutela gogoratzeko. Hain zuzen, gertaeraren 50. urteurrenerako egin zituzten muralok, 1995ean.