
Guztira, 21 kartel aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, eta epaimahaiak jakinarazi duen legez, «guztiek erakutsi dute maila ona».
Horien danen artean, hala ere, hiru finalista aukeratu zituen Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak, eta horretatik irabazlea aukeratu zuten herritarrek Nestor Basterretxea aretoan jarri zituzten kutxen edota Bermeoko Udaleko Facebook sare sozialeko profilaren bitartez nork bere botoa emanda. Hala, botoa ema duten horiei esker, mundakarrak 600 euroko saria jaso du.
Finalistak aukeratzeko orduan lanen «originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea, eta bizitasuna» izan dira, besteak beste, epaimahaiak baloratu izan dituenak.