
Zapatuan uztaileko azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan, eta Gernikako piperrak izango dira protagonista. Jakinarazi dutenez, azoka berezia 09:00ak aldera zabalduko dute, eta goiz guztian bertoko piperrak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Ohi bezala, azoka berezian bertoko ekoizleen eta artisauen produktuak izango dira salgai. Besteak beste, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea, eztia, bitxiak, eta egurrez zein zeramikaz egindako artisau lanak izango dira salgai.