
47 lagunek parte hartu zuten Gernika-Lumoko Berbalagunen irteeran. Eguraldi zoragarria lagun zutela, zenbait bazter polit bisitatu zituzten. Gerbika-Lumo inguruko lekuak ziren eta gehienek ez zituzten ezagutzen. Hain zuzen Gernika-Lumo eta Mendata arteko ibilbidea egin zuten mendizaleek.
Irteeraren ostean, bestalde, “Betikoak” txokoan ardo dastaketa egin zuten Berbalagunekoek. Ana Larrañaga enologoak ardoaren berezitasunak azaldu zituen. Ardoa

dastatzeaz gain, bapo jateko ere baliatu zuten dastaketa.
Joan den asteburukoa ikasturteko azken irteera izan zen. Urrian egingo dute urrengo irteera.