
Gaur goizean, 09:30ak aldera, su hartu du Foruko fraideen frontoiko teilatuak. Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldu duenez, susto batean geratu da dena. “Alguazilak bertan ziren, eta, suhiltzaileak heldu bitartean tutua hartu eta ura botatzen ibili dira”. Fraideena da komentu ondoko frontoia. Antza denez, argi batean piztu da sua, zirkuitulabur baten ondorioz. Argiteria zaharkituta dagoela azaldu du herriko alkateak, eta argi denak kentzeko eskatuko diete fraideei, badaezpada.
Teilatuaren zati batek hartu du sua, baina teila guztiak kendu dituzte. “Su hartu ez duen arren, erretako teilatu zatiaren ondoan egurrezko egitura du teilatuak. Beraz, hango tilak ere kendu dituzte suhiltzaileek, egon zitezkeen sugar guztiak ondo amatatzeko”.