
Astra Iluntzeak egitasmoaren barruan, bihar (uztailak 2) Mikel Uraken-ek kontzertua joko du kulturarako fabrika sozialean. Ohi bezala, 20:30ean hasiko da kantaldia Astrako terrazan, eta jatekoa eta edatekoa izango da bildutakoentzat.
Mikel Uraken-ek folk doinu ilunak dakartza Gernika-Lumora. Duela zenbait urte, Loan rock gogorreko taldean jotzen zuen, baina bakarkako lanari ekin zion 2012an. Gitarra, ahotsa eta armonika erabilita, doinu melankolikoak jorratzen ditu bilbotarrak.
Lehen diskoko abestiak jotzeaz gain, Uraken-ek
Omenaldi xumeak izeneko disko txikia aurkeztuko du Astran. Diska horretan, zenbait kantariren abestiak moldatu ditu, tartean Mikel Laboarena eta Anarirena.