
Poesia egunen aurkezpena
Urtero legez, Ea asteburu batez literaturaren topaleku izango da. Datorren asteburuan, 11tik 13ra egingo dituzte Poesia Egunak. Idazle eta literatur zale asko elkartuko dira kostaldeko herri txikienean. Berbaldiak, errezitaldiak, dantzaldia, antzerkia, ikus-entzunezkoak, herri-bazkariak eta kontzertuak egingo dituzte denen gozamenerako.
Eider Rodriguez, Laura Mintegi, Koldo Izagirre, Danele Sarriugarte, Felipe Juaristi eta beste hainbat aurpegi ezagun batuko dira hitzaldi eta errezitaldiak egiteko.
Urtero moduan, bariku iluntzean emango diote hasiera literatur topaketari. Aurten Arestiren H
arri eta Herri liburua argitaratu zela 50 urte bete dira, eta haren inguruko elkarrizketa-hitzaldia egingo dute Laura Mintegik eta Karmelo Landak. Gauean,
Gabrielen Lekua sentikaria antzeztuko dute Eskolondon. Musika, bertsolaritza, antzerkia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen emanaldia da, eta Arestiren bizitzako leku esanguratsuenak ditu oinarri.
Bestalde, zapatu goizean Joseba Sarrionaindiaren 1981-2001 bitarteko lanen irakurketa proposamena egingo du Eider Rodriguez idazleak. Ostean, Koldo Izagirrek
Parisen bizi naiz errezitaldia emango du. Bazkalostean, berriz, Bedarona auzoan
Idazleak irakurle errezitaldia eskainiko dute hainbat idazlek Joseba Irazokiren musikak lagunduta. Gero, dantzaldiarekin eta kontzertuekin jai giroan amaituko dute eguna.
Domekan, Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek
Arestiren Imajinario poetikoa eta genero-eraikuntzak izeneko berbaldia emango dute. Ostean, Bide Ertzean taldeak Eako Poesia Egunetarako beren beregi prestaturiko kantaldi akustikoa eskainiko du. Bazkalostean,
Hondakindegia errezitaldia egingo dute Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek. Antzerkia, poesia eta irudiak lotuz ikus-entzunezko poema errezitaldia prestatu dute, euren B
aita hondakinak ere liburuko hainbat poemetan oinarrituta.
EAKO POESIA EGUNAK EGITARAUA