Calzada egoitzaren aldeko zesta punta partidaren aurrerapen bideoa kaleratu dute
http://vimeo.com/99490069
Urtero bezala, Jai Alai frontoiak Calzada Egoitzaren aldeko zesta punta partida hartuko du. Aurten, gainera, munduko lau puntista hoberenetakoak batuko dituzte Gernika-Lumon. Hala, zesta punta zaleek ikuskizun eder bategaz gozatzeko aukera izango dute. Partida estelarrean, esaterako, Beaskoetxea gernikarrak eta Lopezek, Goikoetxearen eta Irastozaren kontra neurtuko dituzte indarrak, Uztailaren 11an. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
http://vimeo.com/99490069