
Leon saltzailea eta haren semea ONCEren saltokiaren aurrean
Miguel Luis Leon ONCEko kupoi saltzailea da, eta joan den zapatuan dirutza banatu zuen herriko bost bizilagunen artean. Hain zuzen, 20.000 euroko bost sari eman zituen bertoko saltzaileak; guztira 100.000 euro.
Joan den zapatuan banatutako diru kopurua ez da izan Miguel Luis Leonek emandako handiena. 2013ko abenduan, esaterako, 240.000 euroko saria banatu zuen bertoko bizilagunak. Hala, bolada onean dagoela esan du Leonek barre artean.