Gernika Bizkaia saskibaloi tadeak egindako denboraldia ez da oharkabean pasa inorentzat, eta, oraindik ere, sariak jasotzen jarraitzen dute bertoko taldeko kideek. Joan den asteburuan, esaterako, Ane Mugirak Bizkaiko saskibaloi jokalari hoberenaren saria jaso zuen, emakumezkoen mailan. Mugirak 2013-2014 denboraldi ikaragarria egin zuen, taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtuz lehen mailara igotzeko bidean.
Lan ikaragarri horren aintzatespena jaso zuen gernikarrak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak urtero antolatzen duen sari banaketan. Saria Gerardo Candina taldeko presidenteak eman zion.