
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, udal eraikinen azterketa egin dute energia eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Hain zuzen, udaletxeko eraikin nagusian, Barrutia eta Allende Salazar ikastetxeetan, eta Santanape eta Urbieta kiroldegietan egingo dute azterketa teknikariek.
Azterketa eginda energiaren erabilera hobea egingo dutela deritzo udalak, kostuak merketuz. Nabarmendu dutenez, argindar instalazioa, gas kontsumoa eta berotze-sistema aztertuko dituzte, besteak beste. Behin azterketa eginda, energia kontsumoa %10 inguru txikituko dutela aurreikusten du udalak. Modu berean, CO2 gutxiago ere isuriko litzateke egokitzapen batzuk eginez.
Kaleko argien kontsumoa murriztu
Gernika-Lumoko Udala energia kontsumoa hobetzeko zenbait neurri hartu ditu azken urtetan. Kaleko argiei dagokionez, bonbilak aldatu zituzten, maila bikoitzeko balastoak eta islagailuak jarriz. Neurri horri esker, argindar kontsumoa %56 murriztea eta 65,58 tona CO2 gutxiago isurtzea lortu zuten.