
Azken egunetako jai giroaren ostean, San Joan jaiak azken txanpan sartu dira dagoeneko. Gaur, esaterako, San Joan Eguna ospatu dute Busturialdeko zenbait herritan. Datozen egunetan, baina, Eako herritarrak bakarrik jarraituko dute jai giroan murgilduta. Hain zuzen, biharko (ekainak 25) eta etziko (ekainak 26) festa egunen ostean, datorren urtera arte agurtuko ditzute jaiak eatarrek.
Bihar, adibidez, umeen eguna ospatuko dute Ean. 12:00etan hasita, umeentzako jolasak izango dira, eta arratsaldean ere ederto pasatzeko aukera izango dute bertaratzen diren umeek. 18:30ean, esaterako, mozorro tailerra eta desfilea izango dira. Amaitzeko 20:00etan Joxe Mendizabalek umeentzako erromeria eskainiko du.
Etzikoa, berriz, jai egun handia izango da, Erreka Eguna edo Eatarren Eguna ospatzen baitute. 12:00etan ategainekoa egingo dute; 13:30ean Ardoa Barrura txaranga herritik izango da; 17:00etan piñatak egingo dituzte, 18:00etan erreka jeitsiera egingo dute, 21:30ean Zaparrada batukada izango da; eta, amaitzeko, 23:00etan DJ Bull-ek musika jarriko du.