Kantabriara txangoa egingo dute arteagarrek domekan
Udalaren laguntzagaz, Kantabriara bidaia antolatu du Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak. Ekainaren 28an egingo dute irteera, eta joan gura duenak bihar izango du izena emateko azken eguna. Elkarteko bazkide direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte; gainontzekoek, 17 euro. Irteeran Santanderko Marques de valdecilla Museoa bisitatuko dute; Solaresen bazkalduko dute, eta Castro Urdialesen igaroko dute arratsaldea.
08.30ean aterako dira, Gautegiz Arteagako plazatik