Julia Foruria musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak joko dituzte asteon
Julia Foruria Musika Ikastegiko ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak joko dituzte, asteon. Hain zuzen, eguaztenean (ekainak 25) eta barikuan (ekainak 27) izango dira emanaldiak, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. 19:00etan hasiko da musika emanaldia bi kasuetan.
Eguaztenean, esaterako, musika klasikoa jotzen duten taldeak eta bakarlariak ariko dira taula gainean. Barikuan, bestalde, eskolako konbo elektrikoaren emanaldia hartuko du Lizeoak. Sarrera doakoa da.