Jaiak iragartzeko kartel finalisten artean irabazlea aukeratu dezakete bermeotarrek
Guztira, 21 kartel aurkeztu dituzte aurten Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketara, eta horien guztien artean, epaimahaiak hiru finalista aukeratu zituen atzo, besteak beste, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adierazita egotea eta bizitasuna izatea kontuan hartuta. Orain, herritarren txanda da, horiek izango baitira hiru lan horien artean irabazlea aukeratuko dutenak. Hori egtiteko, Nestor Basterretxea aretora jo beharko dute, bertan dira-eta aurtengo lan guztiak.
Hain zuzen, egunero 19:00etatik 21:00etara du herritarrak aipatu kartelak ikusteko aukera. Behin finalistak zeintzuk diren ezagututa, botoa eman beharko dute herritarrek; horretarako aukera izango dute, esaterako, Nestor Basterretxea aretoan bertan dagoen kutxan eta baita Bermeoko Udaleko Facebookeko profilaren bitartez (www.facebook.com/BermeokoUdala). Aukeraketa hori egiteko epea, baina, ekainaren 29an bukatuko da. Hartara, ekainaren 30ean izango dute bermeotarrek kartel irabazlearen berri.