Literatur lehiaketa antolatu du Ajangizek, lehenengoz
Ipuina edota bertsoa. Bi modalitate horietan oinarritutako literatur idatziaren lehiaketa antolatu du Ajangizko Kultur Etxeak aurten, lehenengoz. Ajangiztarrek edota herrian erroldatuta daudenek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Hiru mailatan banatuko dute lehiaketa: 12 urtetik beherakoen lanak batetik, 13 urtetik 16ra bitartekoen lanak bestetik, eta hirugarren talde bat osatuko dute 17 urtetik gorakoen lanek.
Lanak ordenagailuz idatzita egon beharko dute; nahiz eta 12 urtetik beherakoen kasuan eskuz idatzitakoak ere onartuko dituzten. Irailaren 30a izango da ipuinak edo olerkiak entregatzeko azken eguna. Kultur etxean bertan edo udaletxean utzi daitezke lanak. Epaimahaiak abenduaren 3an emango du jakitera saritutako lanak zeintzuk diren.