
Kontzertuak, iazko Juan Kaltzada egunean
Kaleari bizitasuna eman nahi diote, eta helburu horrekin antolatu dute Juan Kaltzada eguna, bigarren urtez. Tabernarien ekimenez, egun osoko jaia izango da gaur Gernika-Lumoko kale horretan: eguerditik goizalderaino. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute aurten ere.
Pintxopotea legez, kaleko zenbait tabernaren ekimenez sortu da Juan Kaltzada eguna, eta egun horrek egutegian bere lekua egin dezala gura dute antolatzaileek. Iaz egin zuten lehenengoz Gernika-Lumoko erdigunean dagoen kale horretako jaia, eta emaitzarekin pozik geratu zirela azaldu dute. Horrek bultzatuta antolatu dute aurten, bigarrenez, Juan Kaltzada Eguna, eta hurrengo urteetan ere antolatzeko asmoa agertu dute dagoeneko.
EGITARAUA
- 12:00. Xaibor diskofesta.
- 13:00. Triki poteoa.
- 15:00. Bazkaria. (Txartelak salgai Arrano, Lagun Etxea, Ospa eta Arima tabernatan).
- Ostean. Mus txapelketa. (Izena emateko, Pintxopoteko edozein tabernatan).
- Gero. Kontzertuak, Juan Kaltzada kalean.
- 18:30. Desafio herritarra: Etxean nahi ditugu.
- 20:00. TTEK elektrotxarangaren kale emanaldia.
- 22:00. Pintxopoteko sarien zozketa: zerbeza lotea, spa batetara bidaia, bodega batera bisita.