Xixili gimnasia erritmiko taldeak ikasturte amaierako jaia egingo du
Zapatuan (ekainak 21) Xixi gimnasia erritmiko taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du. Jakinarazi dutenez, Arane kiroldegian egingo dute urteroko jaialdia, 17:30ean hasita.
Taldeko kideek gimnasia erritmikoko ariketak egingo dituzte, baina izango dira dantza saioak ere. Hain zuzen, zumba eta dantza garaikide saioak ere antolatu dituzte Xixilikoek. Kirolari gazteen abileziagaz gozatzeko aukera izango dute Aranera bertaratzen direnak.