Udaberriko lehiaketako saria, Txema Lenizi
Udako Berbalaguna egingo badute ere, agur esan diote 2013/2014 ikasturteari, eta, horretarako, pintxopotean atera dira berbalagunkideak. Ikasturtea bukatu orduko, baina, udaberriko lehiaketaren saria eman nahi izan dute; guztira, 52 lagunek parte hartu dute, eta guztiek ondo erantzun dute. Hala ere, bakarra suertatu da irabazle: Txema Leniz. Beste lehiaketa batean parte hartu gura duenak udazkenera arte itxaro beharko du, orduan egingo baitute hurrengoa.